Gizartea -

Txertaketa kanpaina

Bilboko eta Gasteizko udalek zenbait espazio eskaini dituzte txertaketa masiboetarako

Dena dela, Osakidetzak ez du oraindik eskaerarik egin espazio handi gehiago erabiltzeko.

Bilbao Arena pabiloia. Argazkia: Joseba Fernandez
Bilbao Arena pabiloia. Argazkia: Joseba Fernandez
Bilbao Arena pabiloia. Argazkia: Joseba Fernandez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Illunbeko Donostia Arena da oraindik ere Osakidetzak txertaketa masiboak egiteko abian jarri duen espazio handi bakarra, baina Bilboko eta Gasteizko udalek zenbait leku proposatu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, horietan ere behar adina txerto jartzeko helburuz.

Bilboko Udalak balizko espazioen zerrenda igorri dio jada Osakidetzari, eta, besteak beste, Bilbao Arena pabiloia, Casilla kiroldegia eta zezen plaza eskaini dizkio, Radio Euskadik jakin duenez.

Gasteizen, Udalak eutsi egin dio hasierako eskaintzari: Iradier Arena.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, txertaketa espazioak jarri beharreko dosi kopuruaren eta txertatu beharreko kolektiboen arabera hautatuko dituzte.

Hori dela eta, Bilbo eta Gasteiz Osakidetzak espazio horiek erabiltzea noiz eskatuko zain daude une honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilbo Bizkaia Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak gaur Medizinak albisteak Txertoak Koronabirusa