Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak baheketa masiboa deitu du Legorretan

Probak asteazkenean egingo dituzte eta 40 eta 80 urte arteko herritarrei zuzenduta egongo dira. Hitzordua hartzea ezinbestekoa da. Legorretan intzidentzia metatua 1.275 kasukoa da 100.000 biztanleko.

Ordizian egindako baheketa bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ordizian egindako baheketa bat.
Ordizian egindako baheketa bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak baheketa masiboa antolatu du Legorretan eta 40 eta 80 urte arteko herritar guztiei PCR proba egiteko deia luzatu die.

Pandemiaren bilakaerari buruzko azken datuen arabera, Legorretan intzidentzia metatua 1.275 kasukoa da 100.000 biztanleko.

Osakidetzak ohar bidez jakinarazi duenez, probak asteazken honetan egingo dituzte udalerriko pilotalekuan, eta Alegiako osasun zentrora deituta hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Anbulatorioak Goierri