Gizartea -
Zinema
Zenbait kale itxiko dituzte Gros auzoan, 'Maixabel' filmaren grabazioa dela eta
Astearte honetan, 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, trafiko aldaketak izan dira inguru horretan. Gainera, hainbat aparkaleku kendu dituzte Kolon Pasealekuan eta aldameneko kaleetan.
EiTB MEDIA | AGENTZIAK
Donostiako Gros auzoan zenbait kale itxiko dituzte astearte honetan, martxoaren 9an, Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel filmaren grabazioa dela eta. Martxoaren 16an ere trafiko aldaketak izango dira inguru horretan.
Hasteko, bihar bertan Kolon Pasealekua zarratuko dute, Berminghan eta Galtzara Nagusia artean. Zehazki, Kolon Pasealekurako sarrera itxiko dute Berminghan kaletik (buelta eman edo Zabaleta kalerantz jo beharko dute ibilgailuek) eta Zurriola etorbidetik (bi sarbideetatik eta bi noranzkoetan).
09:30etik 19:00ak arte izango dira trafiko aldaketa horiek. Gainera, hainbat aparkaleku kenduko dituzte Kolon Pasealekuan eta aldameneko kaleetan, 07:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 16an ere eszena bat filmatuko dute Zabaleta kalean. Orduan, baina, tarteka itxiko dute kalea ibilgailuentzat zein oinezkoentzat, eta kasu horretan ere zenbait aparkaleku kenduko dituzte.