Gizartea -

M8

Auzitegi Konstituzionalak ez du M8ko manifestazioa onartu Madrilen

Auzitegi horren arabera, kutsatzeko "arrisku handia" dago, baina UGTk eta CCOOk aurkeztutako babes errekurtsoak aztertuko dituela iragarri du.

Ciudad Lineal auzoko horma-irudi feminista (Madril). Argazkia: EFE.
Ciudad Lineal auzoko horma-irudi feminista (Madril)
Ciudad Lineal auzoko horma-irudi feminista (Madril). Argazkia: EFE.

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak aho batez errefusatu du martxoaren 8an, astelehena, Emakumeen Nazioarteko Egunean Madrilen manifestazioak egiteko debekua bertan behera uztea, UGTk eta CCOOk eskatu bezala, baina sindikatuek aurkeztutako babes helegiteak tramiterako onartu ditu.

Auzitegi horren esanetan, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurkako helegiteak aztertuko ditu, martxoaren 8rako Madrilen deitutako elkarretaratzeak egiteko debekuaren inguruan arrazoia eman arren Espainiako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritzari.

Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkura gaur goizean bildu da helegite horiek aztertzeko; izan ere, helegiteak jarri dituzten sindikatuen ustez, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak "ez du zehazki aztertzen errekurtsoak aipatzen zuen deialdia, eta argudio orokorrak erabiltzen ditu atzera botatzeko".

Sindikatuen esanetan, "aurreikusita zuten kontzentrazioaren ezaugarriek (250 pertsonako muga zuten) ez dute konkurrentzia handia bultzatzen, eta bilkura hori ez da osasun publikoarentzat kaltegarria". Auzitegiaren ustez, baina, kutsatzeko "arrisku handia" dago.

Hori guztia Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak, Jose Manuel Francok, martxoaren 3an emandako ebazpenaren ostean dator. Ebazpen haren bidez, debekatu egin ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Madrilen deitutako elkarretaratzeak eta manifestazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Madril Emakumeen Nazioarteko Eguna