Gizartea -

Koronabirusa

307 positibo berri zenbatu dira EAEn, kasuen beherakada motelduta

Azken astean ez da aldaketa handirik izan positibo tasan. % 4,3koa da gaur. ZIUetan covid-19a duten 115 pertsona daude.

Galdakaoko Ospitaleko ZIU. Argazkia: EFE
Galdakaoko Ospitaleko ZIU.
Galdakaoko Ospitaleko ZIU. Argazkia: EFE

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunean 307 covid-19 positibo berri erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko jardunaldian (323) eta orain dela astebete (349) baino apur bat gutxiago.

Ostiralean 7.102 proba diagnostiko, PCR zein antigeno, egin dira. Beraz, positibo tasa % 4,3koa da. Otsailaren 25etik tasa % 4tik gorakoa izaten ari da egunero.

157 positibo Bizkaian zenbatu dira, 90 Gipuzkoan eta 56 Araban. Lau kasu EAEtik kanpokoak dira.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 115 pertsona daude zaintza intentsiboetako unitateetan covid-19arekin, eta koronabirusaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan.

Eusko Jaurlaritzak astelehenean emango ditu udalerrien eta R0 indizearen inguruko datuak.

58 positibo berri Nafarroan

Nafarroako Foru Erkidegoan, orain dela zazpi egun baino datu txarragoak erregistratu dira gaur. 58 covid-19 kasu berri zenbatu dituzte, eta positibo tasa % 3,6koa da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Nafarroako Osasun Zerbitzua