Gizartea -

Koronabirusa

Positiboak 58ra jaitsi dira Nafarroan, baina joerak goranzkoa izaten jarraitzen du

Azken egunean 1.625 proba diagnostiko egin ondoren, positibo tasa % 3,6koa da, azken egunetan erregistratutakoaren antzekoa.

Iruñeko taberna bat. Argazkia: EFE
Iruñeko taberna bat.
Iruñeko taberna bat. Argazkia: EFE

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 covid-19 kasu berri erregistratu dira azken 24 orduetan Nafarroako Foru Erkidegoan, aurreko egunean (70) baino gutxiago. Ostiral honetako datua, hala ere, duela astebete zenbatutakoa baino altuagoa da, 45 izan baitziren aurreko ostiralean.

Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, ospitaleratuta dauden pertsonen kopurua 72ra jaitsi da, eta ez da hildakorik izan. Hala ere, aurreko egunean 74 urteko gizon bat hil zela jakinarazi dute.

Pandemia hasi zenetik 1.108 pertsona hil dira Nafarroan covid-19arengatik, eta 51.686 kutsatu dira.

1.625 proba diagnostiko (920 PCR eta 705 test antigeno) egin dira azken egunean, eta positibo tasa % 3,6koa da, azken egunetan erregistratutakoaren antzekoa.

Astean zehar, astelehenetik ostiralera, 307 kasu berri zenbatu dira, aurreko astean zenbatu zituzten 297 kasuetatik gora.

Iruñean eta eskualdean izan dira kasu positiboen % 36; Tuterako eremuan, % 21; Lizarrakoan, % 7, eta gainontzekoa (% 36) foru erkidegoko beste eskualdeetan banatzen da.

Adinari dagokionez, 30-44 urteko taldea eta 15 urtetik beherakoena dira kutsatu gehien izan dituztenak, % 22narekin. Ondoren datoz 15-29 urtekoak (% 21), 45-59 urtekoak (% 19), 60-75 urtekoak (% 14) eta 75 urtetik gorakoak (% 2).

Positibo berrien batez besteko adina 35,2 urtekoa da, eta sexuari dagokionez, Gobernuak esan du kasuen % 52 gizonezkoenak direla, eta % 48, emakumezkoenak.

Ospitaleetan 72 pertsona daude. Horietatik, 14 ZIUn (atzoko kopuru bera), zortzi etxean ospitaleratuta (atzoko kopuru bera) eta 50 gela arruntetan (sei gutxiago).

Txertoei dagokienez, atzo 2.610 dosi jarri ziren. Beraz, jasotako 84.845 txertoetatik 75.911 jarri dituzte.

25.124 pertsonak bukatu dute txertaketa prozesua, bi dosiak jarrita. Atzo, 588k jaso zuten bigarren dosia.

Kasuen beherakada, motelduta EAEn

Azken egunean 307 covid-19 positibo berri erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta positibo tasa % 4,3koa da.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 115 pertsona daude zaintza intentsiboetako unitateetan covid-19arekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea gaur