Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Hiru udalerri gehiago daude eremu horian: Arrigorriaga, Bergara eta Bermeo
Gune gorrian ez da aldaketarik izan azken orduetan, Osasun Sailaren semaforoak erakusten duenez. Aretxabaleta, Derio eta Oñati daude eremu astinduenean.
L. Z. | EITB MEDIA
Ostiral honetan ez da udalerri gorrien zerrendan aldaketarik izan, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian, udalerri bakarra dago eremu gorrian: Derio.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Berango, Emua, Getxo, Gueñes, Mungia, Santurtzi, eta Sopela.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga, Zalla eta Zornotza.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude Aretxabaleta eta Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Beasain, Eibar, Lazkao eta Pasaia.
Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Orio, Ordizia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdea indarra galduz doa, hiru udalerri baitaude soilik eremu horretan, atzo baino hiru gutxiago: Lezo, Mutriku eta Urnieta.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: