Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak 60 kasuko langa gainditu du

Bezperan baino bost gehiago badira ere, duela astebete baino 20 kasu gutxiago izan dira.

Laborategiko langile bat probak egiten. Argazkia: EFE
Laborategiko langile bat probak egiten.
Laborategiko langile bat probak egiten. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 60 kasuko langa gainditu zuen atzo, asteazkena, 62 positibo zenbatu baitzituen, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Positibotasun tasak ere gora egin du, asteartean % 2,75ekoa izatetik asteazkenean % 3,5ekoa izatera pasatu baita, 1.761 proba eginda.

Bezperan baino bost kasu gehiago dira, baina duela astebete baino 20 gutxiago eta duela bi aste baino 17 gutxiago.

Kutsatze gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Iruñeko bi auzo dira denen buru, II. Zabalgunea eta Mendebaldea, bosna kasurekin. Lizarra eta Mutiloa herrietan eta Azpilagaña eta Buztintxuri auzoetan launa positibo zenbatu dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Lodosa albisteak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Altsasu azken ordukoa Atarrabia azken ordukoa Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur