Gizartea -

Istripua

Motozale bat hil da farol baten aurka talka eginda Urdulizen

Ezbeharra 20:50 inguruan gertatu da, BI-634 errepidean. Gidariak 61 urte zituen.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko motozale bat hil da bart Urdulizen izan den istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra BI-634 errepidean gertatu da, 20:50 inguruan. Gizonak gidatzen zuen motorra errepidetik atera da eta farol bat jo du.

Larrialdi zerbitzuetako osasun langileek artatu dute, baina motozalea bertan hil da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Urduliz Errepideko istripuetan zauritutakoak