Gizartea -
FAKE NEWS
Ez, ez da egia ETB1eko "Ahoz Aho" saioak "txortaketa" hitza erabili duela
Irudiak aldatu egin dituzte, eta "Lehen txertaketa masiboa" behar zuen lekuan, esaterako, "Lehen txortaketa masiboa" jarri dute, EITB Mediaren oker bat izan balitz moduan.
A. S. | EITB MEDIA
Azken orduetan bolo-bolo dabiltza sare sozialetan, txertaketa kanpainari lotuta, ETB1eko "Ahoz Aho" saioaren bideo batetik hartutako pantala-irudiak. Argazkiotan, besteak beste, "Illunbeko txortaketa" eta "Lehen txortaketa masiboa" esamoldeak ikus daitezke irudien behealdeko errotuluetan. EITB Mediak, ordea, EITB Nahieran atarian saio horren emisioko irudiak berrikusita baieztatu duenez, irudiok faltsuak dira.
Saioa Martijak eta Ilaski Serranok ETB1eko arratsaldeetan aurkezten duten "Ahoz Aho" gaurkotasunari buruzko saioan, covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina izan dute hizpide astelehenen honetan; zehazki, Osakidetzak astearte honetan Illunbeko zezen plazan abiatu duen txertaketa masiboa.
Irudi horiek, ordea, aldatu egin ditu erabiltzaileren batek, eta "Lehen txertaketa masiboa" jartzen zuen lekuan, esaterako, "Lehen txortaketa masiboa" jarri du, EITB Mediaren akats bat izango balitz moduan. "Bihartik aurrera hasiko dira txortatzen irakasleak, jantokiko begiraleak edota udaltzainak" eta "Osakidetza Donostiako Illunben gertatzen ari da, bihar txortaketa masibo bati ekiteko" azpitituluak ere ageri dira. Hala ere, ez dira egiazkoak.
Hori erakusteko, hona hemen benetako irudiak:
Bideoa: ''Ahoz Aho'' saioak ez zuen ''txortaketa'' hitza erabili