Gizartea -

Koronabirusa

Zenbait adinekori txertatzeko dei faltsua egin dietela ohartarazi du Ertzaintzak

Oraingoz, kasu "gutxi batzuk" atzeman dituzte Bilbon eta Irunen, baina dei susmagarri bat jasoz gero, Ertzaintzari deitzea eskatu du Segurtasun Sailak.

Astelehen honetan 90 urtetik gorakoa txertatzen hasi dira. Argazkia: EFE
Astelehen honetan 90 urtetik gorakoa txertatzen hasi dira. Argazkia: EFE
Astelehen honetan 90 urtetik gorakoa txertatzen hasi dira. Argazkia: EFE

EITB Media | AGentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ohartarazi du zenbait adineko pertsonari txertoa jartzeko telefono dei faltsua egin dietela. Oraingoz, kasu "gutxi batzuk" atzeman dituzte Bilbon eta Irunen.

Segurtasun Sailak uste du deien helburua dela balizko biktimen datu pertsonalak lortzea edota haiekin hitzordua adostea, haien etxean delturen bat egiteko.

Ikerketaren arabera, azken bi asteetan dei batzuk atzeman dituzte, betiere 84 urtetik gorako pertsonei zuzenduta. Dei horietan, bizi diren inguruan txertatzen hasi direla esan diete, eta, horrenbestez, datu pertsonal batzuk behar dituztela eta etxetik pasatzeko ordu bat zehaztu behar dutela.

Dei susmagarriren bat jasoz gero, Ertzaintza edo Udaltzaingoa ohartaraztea eskatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, deia egiazta dezaten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Iruzurrak Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Osasun albisteak gaur Albiste faltsuak Txertoak Koronabirusa Adinekoak gaur