Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroan atzo atzemandako 45 kasuek beherakada egonkortuta dagoela erakusten dute

%4,2koa izan zen positibitate tasa. Foru Erkidegoak 19 egun daramatza egunean 100 kasutik behera diagnostikatzen, asko eta askotan 60tik behera.

Osasun langileak laborategian lanean. Argazkia: EFE
Osasun langileak laborategian lanean.
Osasun langileak laborategian lanean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foru Gobernuak emandako datuen arabera, 45 positibo zenbatu zituzten atzo, bezperan bezala. Hala, 19 egun daramatzate jada egunero 100 kasutik behera atzematen, 60tik behera asko eta askotan.

Zehazki, 1.084 proba diagnostiko egin zituzten atzo (794 PCR eta 286 antigeno probak), eta horietatik % 4,2k positibo eman zuten.

Astelehenean 57 kasu atzeman zituzten (% 3,1), 63 asteartean (% 2,65), 82 asteazkenean (% 2,6), 50 ostegunean (% 3,18), 45 ostiralean (% 2,5) eta 45 larunbatean.

Ospitaleetako egoera ere hobetzen ari da: 86 pertsona zeuden ospitaleratuta larunbatean (bezperan baino 3 gutxiago), horietatik 19 ZIUn, eta inor ez da hil covidagatik, gainera.

Txertaketa-prozesuak, bestalde, aurrera egiten jarraitzen du, eta datorren astean 80 urtetik gorakoengana iritsiko da, 90 urte edo gehiago dituztenengandik hasita. Iruñea, Lizarra eta Tuterako eremuetatik, telefonoz deitzen ari zaizkie jada txertoa hartzea egokitzen zaien adinekoei.

Asteburu honetan ere txertaketekin jarraitzen dute Refenan, eta hainbat oinarrizko zerbitzutako 2.800 profesional baino gehiago deitu dituzte.

Egoera epidemiologikoa hobetzeak murrizketa batzuen malgutzea ekarri du Nafarroan. Hala, ostalaritzaren barrualdea irekita dago ostiraletik, % 30eko gehienezko edukierarekin, eta bi bizikidetza unitate elkartu ahal dira eremu pribatuan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Altsasu azken ordukoa Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur