Gizartea -
IRUZURRA
Etxeak ozonoz garbitzeko aitzakian, iruzurra egiten ari dira Iruñean
Ustezko garbiketa enpresa bat bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonei deika ari da, covid-19aren aurkako garbiketa eskainiz. Etxetik ateratzea eta hutsik uztea eskatzen diete.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Iruñeko Udaltzaingoak jakin ahal izan duenez, ustezko garbiketa enpresa bat 80 urtetik gora dituzten eta bakarrik bizi diren adinekoei deitzen ari da, covid-19aren aurkako garbiketa eskainiz, ozonoarekin.
Etxea ozonoarekin garbitu eta covid-19arekin kutsatzea sahiestea eskaintzen diete. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, oliba olioa ere eskaintzen diete tratuan.
Garbiketa egiten duten bitartean, 20-30 minutuz, etxetik ateratzea eskatzen diete adinekoei, ozonoak bere lana egiten duen bitartean.
Kasuaren berri izan ostean, Iruñeko Udaltzaingoak ezezagunei etxera sartzen ez uzteko gomendatu die adineko pertsonei eta kontuz ibiltzeko "ustezko mauka eta opariekin, askotan etxean lapurreta egin edo gehiegizko prezioak kobratzeko erabiltzen baitira".
Herritarrei adineko senideekin haremanetan egoteko aholkatu diete eta, antzeko edozein egoera biziz gero, 092 telefonora deitzeko eskatu dute, patruila bat lehenbailehen bertaratu dadin.