Gizartea -

Koronabirusa

45 kasu soilik atzeman dituzte Nafarroan eta % 2,5era jaitsi da positibitatea

Nafarroako Foru Erkidegoak ia hiru aste daramatza kasuak eta positibitate tasa gutxitzen. Atzo hasi ziren murrizketa batzuk malgutzen.

Osasun langileak Iruñeko REFENA zentroan. Argazkia: EFE
Osasun langileak Iruñeko REFENA zentroan.
Osasun langileak Iruñeko REFENA zentroan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foru Gobernuak emandako datuen arabera, 45 positibo zenbatu zituzten atzo, bezperan baino bost gutxiago. Hala, 18 egun daramatzate jada egunero 100 kasutik behera izaten, 60tik behera asko eta askotan.

Zehazki, 1.894 proba diagnostiko egin zituzten atzo (1.162 PCR eta 732 antigeno proba) kontuan hartuta, eta horietatik % 2,5ek positibo eman zuten.

Astelehenean 57 kasu atzeman zituzten (% 3,1), 63 asteartean (% 2,65), 82 asteazkenean (% 2,6), 50 ostegunean (% 3,18) eta 45 ostiral honetan.

Gainera, atzoko egunez ez zen inor hil covidagatik, eta soilik 4 lagun ospitaleratu behar izan zituzten. Ospitaleetako egoerari dagokionez, 89 pertsona zeuden ospitaleratuta atzo, horietatik 19 ZIUn.

Egoera epidemiologikoa hobetzeak murrizketa batzuen malgutzearekin egin du bat. Hala, ostalaritzaren barrualdea ireki dute ostiral honetan, % 30eko gehienezko edukierarekin, eta bi bizikidetza unitate elkartu ahalko dira eremu pribatuan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Altsasu azken ordukoa Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur