Gizartea -

Koronabirusa

AstraZeneca EBtik kanpoko lantegiak erabiltzea aztertzen ari da epeak bizkortzeko

"EBn ekoizten denaren zati handiena EBn geratzen da", berretsi du konpainia britainiarraren kontseilari ordezkariak.

AstraZenecaren txertoa. Argazkia: Efe
AstraZenecaren txertoa. Argazkia: Efe
AstraZenecaren txertoa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AstraZeneca Europar Batasunetik kanpoko lantegiak erabiltzea ari da aztertzen covid-19aren aurkako txertoaren dosi gehiago ekoizteko, lehenengo hiruhilekoko atzerapenetan galdutako denbora berreskuratzeko.

Farmazia enpresa britainiarrak Europako Batzordearekin adostutako baino % 60 dosi gutxiago entregatuko ditu, eta bera izan da protagonista gaur Europako Parlamentuan, CureVac, Moderna, Pfizer, Sanofi eta Novavaxekin batera egindako agerraldian.

Eurodiputatu gehienen kritiken aurrean, Pascal Soriot AstraZenecaren kontseilari ordezkariak esan du enpresak ekoizpena "mundu mailan" kudea dezakeela ekoizpen arazoei aurre egiteko eta, horrela, urte hasierako atzerapena konpontzeko.

"Ikusten ari gara beste lantegi batzuek nola lagun dezaketen EBrentzako ekoizpenean eta banaketan, bigarren hiruhilekoan aurreikusten dugun dosi kopurura iristeko. Toki desberdinetako lantegiak izan litezke, AEBkoak barne", adierazi du Soriotek.

Dena dela, farmazia konpainia atsedenik gabea lanean ari dela hitzeman du, EBrekin duen konpromisoa betetzeko, eta uda aurretik atzerapenak konpentsatzea espero du. "Errendimendua hobetzen ari da, eta litekeena da bolumena handitzea lantegietan ekoizpenean ikasten eta hobetzen duten heinean", azpimarratu du.

Soriotek azaldu duenez, lantegietan txertoa ekoizteko prozesuaren ezjakintasunak eragin du atzerapena, eta ez du erantzun nahi izan AstraZenecak Erresuma Batuko ekoizpena lehenetsi duen ala ez. "EBn ekoizten denaren zati handiena EBn geratzen da", berretsi du konpainia britainiarraren kontseilari ordezkariak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa Industria farmazeutikoa