Gizartea -

Koronabirusa

Hasi dira txertatzen anbulantzietako azpikontratatutako langileak

Dena dela, martxoaren 5erako deituta dagoen grebari eutsi diote oraingoz sindikatuek. Izan ere, ez dakite zenbat behargin babestuko dituzten.

Anbulantzietako langile bat, protesta batean. Argazkia: EFE
Anbulantzietako langile bat, protesta batean.
Hasi dira anbulantzietako langileak txertatzen

0:35

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldean hasi dira, azkenean, Osakidetzako anbulantzietan azpikontratatuta lan egiten duten langileak covid-19aren kontra txertatzen, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez. Ambu-Iberica eta Grup La Pau enpresakoak izan dira lehenak.

Txertaketa prozesua 15:00etan hasi da, Leioan (Bizkaia). Gaur eta bihar anbulantzietako lehen lerroko 1.500 langileetatik 300 txertatuko dituzte. Bihar hasiko da txertaketa Gipuzkoan, 09:00etan Urnietan, eta Araban datorren astelehenean ekingo diote.

Lehen lerroan aritu arren, txertaketa "lehenbailehen" hasteko eskatzeko greba dute deituta sindikatuek, eta oraingoz, deialdiari eutsi diote, iturrion arabera. 

Aslor Riezu LSB-USO sindikatuko ordezkariak Radio Euskadiri azaldu dionez, "gure kalkuluen arabera, hiru egun eta erdiko epean langile guztiak txertatuta egongo lirateke". Dena dela, oraingoz ez dute greba deialdia bertan behera utzi, "ez baitakigu nor babestuko duten. 1.500 langile gara, lehentasun ezberdinekin. Ziurtasunez jakin arte ezin dugu greba baztertu", argitu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Sindikatuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Lan gatazkak Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak