Gizartea -

KORONABIRUSA

Hezkuntza zentro publikoetako langileak txertatzen hasi dira

Halaber, ostiral honetan ekin diote eguneko zentroetako erabiltzaileak eta 55 urtetik beherako langileak txertatzeari.

Hezkuntzako langile bat txertoa hartzen. Argazkia: Irekia
Hezkuntzako langile bat txertoa hartzen.
EAEko Hezkuntza publikoko langileak txertatzen hasi dira

2:15

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza gaur arratsaldean hasi da hezkuntza publikoko 55 urtetik beherako langileak (irakasleak eta irakasle ez direnak) txertatzen. Zehazki, maskararik erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan dauden beharginak izango dira txertoa jasotzen lehenak: Haur Hezkuntzakoak, Heziketa Berezikoak, ikasgela egonkorretakoak eta jantokietako begiraleak.

Halaber, gaur hasi dira eguneko zentroetako erabiltzaileak eta zentro horietako 55 urtetik gorako beharginak babesten Pfizerren txertoarekin. Berez, ostiralean abiatu zen txertaketa egoitza horietan, baina AstraZenecaren dosiekin (55 urtetik beherako beharginak babesten hasi ziren).

Horrez gain, ostegun arratsaldean hasi ziren Osakidetzan azpikontratatuta lan egiten duten anbulantzietako langileak immunizatzen, eta gaur jarraituko dute horretan.

Hezkuntzan, hurrengoak, itunpeko eta pribatuetako langileak

Ondoren, itunpeko eskolako irakasleei, eskola pribatuetakoei eta 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten langileei jarriko diete txertoa (12.000 guztira), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera.

LSB-USO Hezkuntza Irakaskuntza Federazioak adierazi duenez, ikastetxeek dagoeneko egin dituzte egoera horretan dauden langileen zerrendak, eta bi ordutegitan deituko dituzte Mutualiako zentroetara txertoa hartzera: 08:00etatik 08:30era eta 16:30etik aurrera. Txertaketa guztiz borondatezkoa da.

Txertoa jasoko duen hurrengo taldea (6C) Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak izango dira.

6. taldeko langile guztiek (poliziak eta irakasleak) AstraZenecaren txertoa jasoko dute.

Oraingoz, 55 urtetik gorako langileek ez dute txertorik jasoko, nahiz eta maskara erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan egon, LSB-USO sindikatuak salatu duenez.

Osasun Sailak zazpi txertaketa-talde ezarri ditu, pertsona ahulenei eta kutsatzeko arriskua dutenei dosiak emateko.

BIDEOA | Eguneko zentroetako erabiltzaileen txertaketa

Eguneko zentroetan gaur hasi dute erabiltzaileen txertaketa
Eguneko zentroetan gaur hasi dute erabiltzaileen txertaketa
Eguneko zentroetan gaur hasi dute erabiltzaileen txertaketa

1:21

BIDEOA | Anbulantzietako langileen txertaketa

Anbulantzietako azpikontratatutako langileen txertaketa hasi da Gipuzkoan
Anbulantzietako azpikontratatutako langileen txertaketa hasi da Gipuzkoan
Anbulantzietako azpikontratatutako langileen txertaketa hasi da Gipuzkoan

1:01
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Irakasleen albisteak gaur