Gizartea -

TXERTAKETA

AstraZenecak Bruselarekin duen kontratua bigarren hiruhilekoan "bete nahi" du

Ildo horretan, EBko hornikuntza katearen produktibitatea handitzeko "lanean" ari direla azpimarratu dute, 180 milioi dosi eman ahal izateko.

AstraZenecak Bruselarekin duen kontratua "bete nahi" du. Artxiboko irudia: EFE
AstraZenecak Bruselarekin duen kontratua "bete nahi" du bigarren hiruhilekoan
AstraZenecak Bruselarekin duen kontratua "bete nahi" du. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AstraZeneca farmazia-etxeak ziurtatu duenez, Europako Batzordearekin covid-19aren txertoa urteko bigarren hiruhilekoan emateko sinatutako kontratua "bete nahi du"; izan ere, asteartean konpainiak Bruselari epe horretan agindutako dosi kopurua erdira murriztea aurreikusi zuela argitaratu zen.

"AstraZenecatik baieztatzen dugu bigarren hiruhilekorako gure aurreikuspenik berrienen arabera, Europako Batzordearekin sinatutako kontratuari eusten diogula", adierazi du konpainiak ohar batean.

Zentzu horretan, "lanean" ari direla azpimarratu dute, "EBko gure hornikuntza-katearen produktibitatea handitzeko eta bigarren hiruhilekoan Europar Batasunari 180 milioi dosi emateko ahalmen globala erabiltzen jarraitzeko".

AstraZenecak gogorarazi du kontratu horren arabera, iritsiko diren doein erdia, gutxi gorabehera, EBko hornidura-katetik etorriko dela, eta gainerakoa nazioarteko hornidura-saretik.

Estatu espainiarrean, "otsaila eta martxoa bitartean aurreikusitako 4,2 milioi dosi baino gehiago emateko konpromisoa betetzeko osasun agintariekin lankidetza estuan" jarraituko duela defendatu du konpainiak. "Lan nekaezina egiten ari gara egungo erronkak gainditzeko eta gure zientzia, berrikuntza eta indarra gizartearen esku jartzeko pandemia honiekin amaitzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia Medikuntza albisteak Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza gaur Sendagaiak Txertoak azken ordukoa Donostia Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusa olatu berria Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua