Gizartea -

IRUZURRA

Alokairu kontratuetan egiten ari diren iruzur batez ohartarazi dute Nafarroan

Hainbat biktimak salaketak jarri dituzte. Antza denez, alokairuaren abala ordaintzea eskatzen dute, etxebizitza existitu ere egin gabe.

Alokairu kontratuetan egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute Nafarroan. Argazkia: Guardia Zibila
Alokairu kontratuetan egiten ari diren iruzur batez ohartarazi dute Nafarroan
Alokairu kontratuetan egiten ari diren iruzurraz ohartarazi dute Nafarroan. Argazkia: Guardia Zibila

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan ustez alokairu kontratuetan egiten ari diren iruzur batez ohartarazi du Guardia Zibilak. Hainbat biktimak salatu dutenez, etxebizitza bat alokatu nahian ari zirela iruzur egin diete.

Guardia Zibilak ohar bidez jakinarazi duenez, iruzurgileek alokairuaren abala ordaintzea eskatzen dute, etxebizitza existitu ere egin gabe. 

Ikerketa zabaldu du Guardia Zibilak eta horren arabera, webgune ezagunetan argitaratzen dituzte ustez alokairuan dauden etxebizitzen iragarkiak.

Ikertzaileek egiaztatu dutenez, iruzurgileek etxebizitza ez erakusteko aitzakiak jartzen dituzte eta kanpoan daudela esan ohi dute. Etxebizitzaren argazkiak deigarriak izan ohi dira, eta alokairuaren prezioa, ostera, merkea. Itxuraz, webguneko plataforma horretatik kanpo biktimarekin harremanetan jartzen dira, posta elektronikoz edo mezularitzako beste plataforma batzuen bidez, aurrerapen bat eskatzeko.

Orain delituaren ustezko egileak aurkitu nahian ari dira. Halaber, balizko biktimei salaketa jartzeko eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Iruzurrak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak