Gizartea -
Bizkaia
Gizon bat larri zauritu da eraikin bateko zazpigarren solairutik erorita Durangon
Ezbeharra 16:15 inguruan gertatu da Fray Juan de Zumarraga kalean dagoen eraikin batean. Bizilaguna Gurutzetako ospitalera eraman dute egoera larrian.
EITB MEDIA
33 urteko gizon bat larri zauritu da arratsalde honetan Durangoko eraikin bateko zazpigarren solairutik behera erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra Fray Juan de Zumarraga kalean dagoen eraikin batean gertatu da 16:15 inguruan. Gizona egoera larria eraman dute Gurtzetako ospitalera.
Antza, eta hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, giltzak barruan ahaztuta, teilatura igota saiatu da bere etxean sartzen eta, ezustean, erori egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea