Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Bermeok eremurik astinduena utzi ostean, zortzi udalerri gorri ditu EAEk
Gipuzkoako lurralde historikoak maila laranjatik horira igarotzea lortu du.
L. Z. | EITB MEDIA
Bermeok gune gorria utzi du, intzidentzia tasa hobetu ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, baita Agurain ere. Laudio, berriz, horiz dago, eta Amurrio berdez.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Berango, Derio, Getxo, Güeñes, Santurtzi eta Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Arrigorriaga, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Etxebarri, Gorliz, Leioa, Muskiz, Ondarroa eta Zalla.
Horian, berriz, Abadiño, Abanto, Balmaseda, Basauri, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga eta Zornotza daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Elgoibar eta Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Bergara, Eibar, Irun, Legazpi, Pasaia eta Usurbil.
Gune horian, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Lazkaok, berriz, kolore berdeari eutsi dio, eta Deba batu zaio azken orduetan.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: