Gizartea -
José Mari Martínez 'Bubu'
"Eskerrak bakar batek jo ninduen. Guztiak nahasiz gero, okerragoa izango zen"
Pablo Haselen alde Bilbon egindako manifestazioaren ostean erasotu zuten Deiako fotokazetariak azaldu duenez, kaputxadunak "manifestazioaren parte" ziren. Dena dela, ez du salaketarik jarriko.
EITB MEDIA
Jose Mari Martinez Bubu Deiako argazkilariak Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "eskerrak bakar batek jo ninduen", izan ere, "guztiak nahasiz gero, okerragoa izango zen".
Kazetaria lanean zegoen, Pablo Haselen alde Bilbon egindako protestetan erre zituzten edukiontziei argazkiak ateratzen, pertsona batek buruan kolpe bat eman zionean.
Bubuk bere erasotzailea "gizontxoa" dela esan du, jo bezain laster alde egin zuelako. "Manifestazioaren parte ziren, pixkanaka jendea joaten hasi zen eta bapatean pertsona talde bat Kale Nagusira joan eta zoroarena egiten hasi zen", esa du.