Gizartea -

Koronabirusa

Santurtzin kalean edaten ari ziren 59 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak

Gainera, Ertzaintzak Gernikan esku hartu zuen, jende pilaketa "garrantzitsu" batean. Zenbait pertsonak ertzainak iraindu eta patruilaren kontrako objektuak jaurti zituzten.

Ertzaintzaren autoa. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintzaren autoa.
Ertzaintzaren autoa. Argazkia: Ertzaintza

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Santurtzin (Bizkaia) egiten ari ziren kale-edana desegin zuen larunbat arratsaldean, eta 59 pertsona identifikatu zituen. Gainera, gauean zehar zenbait etxe eta establezimendutan esku hartu dute, osasun neurriak ez betetzeagatik.

Segurtasun sailak esan duenez, 20:00ak baino apur bat lehenago Serantes mendiaren inguruan, Santurtzin, botiloia egiten ari zirela jakin zuen Ertzaintzak.

Bertan ehun bat gazte aurkitu zituzten ertzainek, segurtasun distantziak gorde gabe eta alkoholdun edariak edaten. Patruilak heltzean, batzuek ihes egin zuten, baina Ertzaintzak 69 pertsona identifikatzea lortu zuen, eta zigor proposamenak jarri zituen.

Bestalde, Ertzaintzak Gernika-Lumon (Bizkaia) ere esku hartu du, jende pilaketa "garrantzitsu" batean. Hori desegiten saiatu zirenean, zenbaitzuek ertzainak iraindu zituzten eta objektuak jaurti zizkieten patruilei. Ertzaintzak identifikazioak egin zituen, eta biri espedienteak ere bai, agenteei errespetua ez izateagatik.

Gernikako gazteek salatu dutenez, Ertzaintzak foam pilotak jaurtiz desegin zuela botiloia. Salaketarik badago, ikertuko dutela esan du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak.

Ertzaintzak foam pilotak jaurtiz desegin zuela botiloia salatu dute Gernikako gazteek
Ertzaintzak foam pilotak jaurtiz desegin zuela botiloia salatu dute Gernikako gazteek
Ertzaintzak foam pilotak jaurtiz desegin zuela botiloia salatu dute Gernikako gazteek

1:26

Era berean, Urnietan (Gipuzkoa) sagardotegi bateko atzealdean egiten ari ziren festa jendetsu batean esku hartu zuen. Establezimenduaren arduradunaren kontrako zigorra proposatu zuen Ertzaintzak.

Azkenik, goizaldean zehar Bilboko, Donostiako eta Barakaldoko zenbait festak atzeman ditu Ertzaintzak, etxebizitza eta establezimenduetan, eta horietan esku hartu du eta parte-hartzaileak identifikatu eta zigortu ditu.

Festa bat Tuteran

Nafarroan, Tuterako Udaltzaingoak sei pertsonaren kontrako salaketak jarri ditu, etxebizitza batean festa bat ospatzeagatik.

Udaltzaingoak esan duenez, 2:30etan izan zuten jaiaren berri. Ospakizunetan parte hartzen ari zirenak ez ziren etxe berekoak, eta osasun neurria ez betetzeagatik zigorra jarri zieten. Gainera, etxebizitzaren jabeari arau-hauste larriagatik jarri zioten, jaia antolatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Santurtzi Bizkaia Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa