Gizartea -

Ingurumena

Eguzkik isurketa kutsakorrak salatu ditu Urumea eta Bidasoa ibaietan

Talde ekologistak esan duenez, isurketen inguruan dagoen "zigorgabetasuna ia erabatekoa" da. Herritarrei, isurketa bat ikusten dutenean, 112 zenbakira deitzeko eskatu diete.

Isurketa Urumea ibaian. Argazkia: Eguzki
Isurketa Urumea ibaian.
Isurketa Urumea ibaian. Argazkia: Eguzki

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguzki talde ekologistak aste honetan Urumea eta Bidasoa ibaietan, Gipuzkoan, isurketa kutsakorrak izan direla salatu du. Larunbatean Urumean, Donostian, ikusitako "isurketa kutsakor berri baten" berri eman du Eguzkik, eta astean zehar Irunen beste bat ikusi zutela ere esan du.

Talde ekologistak salatu du oraindik "gehiegi" direla "ibaiak edozer irensten duela" sinetsi nahi dutenak, eta isurketen inguruan dagoen "zigorgabetasun ia erabatekoa" salatu du.

Larunbat arratsaldean, "fuel edo bestelako hidrokarburo batek sortutako orban handi bat" ikusi zuen taldeak Martutenen (Donostia), eta 112 (SOS Deiak) zenbakiari ohartarazi zion.

Isurketa Urumea ibaian. Argazkia: Eguzki

Isurketa Urumea ibaian. Argazkia: Eguzki

Ordu batzuk beranduago, beste orban ikusi zuen handik gertu, Loiolan. Azaldu dutenez, irudiak "nahiko adierazgarriak" dira.

Gainera, aste honetan Irunen, Gal ondoan, beste isurketa bat izan dela ere salatu dute.

Isurketa Irunen. Argazkia: Eguzki

Isurketa Irunen. Argazkia: Eguzki

Talde ekologistak gogorarazi du isurketa bat ikusten denean 112 zenbakira abisua ematea dela eraginkorrena, "protokoloak lehenbailehen martxan jar ditzaten".

Eguzkik "ingurumenaren aurkako arau-hauste eta delitu hauek bistaratu behar direla" uste du, eta horregatik, "segimendua" egiten saiatzen dira. Horregatik, 112 zenbakiari deitu ondoren, Eguzkiari abisua ematea eskatu diete isurketa baten berri dutenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Irun argazkiak Eguneko albisteak Ekologia gaur Euskal Herriko ibaiak Euskal Herriko kutsadura