Gizartea -

KORONABIRUSA

Anbulantzietako langileek atzerapenik gabe txertatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Langileek salatu dutenez, ez dute txertorik jaso, birusaren aurkako lehen lerroan lan egin eta kutsatutako gaixoak egunero eraman arren. Greba mugagabearen aukeraz ohartarazi dute.

Anbulantzietako langileen protesta. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Anbulantzietako langileen protesta.
Anbulantzietako langileen protesta. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anbulantzietako ehun langilek baino gehiagok elkarretaratzea egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean, covid-19aren aurkako "lehen lerroan" lan egin arren oraindik txertorik jaso ez dutela salatzeko eta "atzerapenik gabe" txertatzea eskatzeko.

Osasun garraio zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako Donostia Ospitalearen aurrean, eta Jaurlaritzaren "tratu umiliagarria eta iraingarria" salatu dute gaur, Bilbon.

ELA, LAB, CCOO, LSB-USO eta CNT sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Osasun Sailaren egoitzaren aurrean, Errekalde Zumarkaleko zati bat moztuz, eta, ondoren, manifestazioa egin dute Jaurlaritzak Kale Nagusian duen egoitzaraino.

Anbulantzietako langileek ohartarazi dutenez, txertoa jartzeko eskakizuna egun batzuen buruan betetzen ez bada,  1.500 profesional inguru biltzen dituen sektorean "greba mugagabea" egiteko deialdia egingo dute.

Axlor Riezu LSB-USOko ordezkariak salatu du covid-19aren aurkako "lehen lerroan" lan egiten duten eta kutsatutako gaixoak egunero garraiatzen dituzten langileei ez zaiela txertoa jarri.

Horren arabera, Osakidetzaren menpe dauden langileak (langile guztien % 1) "txertoa jarrita dute", baina gainerako % 99ek, azpikontratatuek,  txertoaren "zain eta berririk gabe" jarraitzen dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Txertoak Koronabirusa