Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Barakaldo herri-akusazioa izango da azken bi indarkeria matxista kasuetan

Gainera, adierazpen instituzional bat kaleratu dute bi kasuak gaitzesteko eta biktimari babesa adierazteko.

Eraso matxisten aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Argazkia: EiTB
Eraso matxisten aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Argazkia: EiTB
Eraso matxisten aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udalak iragarri du herri-akusazioa izango dela herrian izan diren azken bi indarkeria matxista kasuetan, erasoen aurkako udal-protokoloak horixe agintzen baitu.

Barakaldoko Udaleko Erasoen Kontrako Mahai berriak bilerak egin ditu aurreko ostiralean eta gaur goizean bertan azken bi eraso matxistak salatzeko.

Ohar batean azaldu duenez, "elkarren arteko loturarik ez duten" bi kasu dira, eta biktimen baimena jaso ostean, erantzun publikorako protokolo berriaren arabera aztertu eta herri-akusazio gisa aurkeztea ebatzi dute.

Gainera, adierazpen instituzionala kaleratu dute bi kasuak gaitzesteko eta bi biktimei elkartasuna adierazteko. Era berean, puntu liladun pankarta bat jarri dute udaletxearen balkoian, eta sare sozialetan salatu dituzte gertakariak.

Rakel Olalla Emakumeen zinegotziak Mahaian jakinarazi duenez, erasoen berri izan bezain laster biktimekin jarri ziren harremanetan erakundeen babesa eta eskuragarri zituen baliabide guztiak helarazteko.

Erasoen Kontrako mahaiak herriko elkarte feministek, emakume taldeek, LGTIQ+ kolektiboak, Udaltzaingoak, alderdi politikoek eta Emakume Sailak osatzen dute.

Larunbatean elkarretaratzea egin zuten Herriko Plazan Argitan elkarteak deituta, sexu-gehiegikeriak egiteagatik gizon bat atxilotu ostean. Beste eraso matxista bat ere izan zen, baina ez dute daturik zabaldu.

Si sufres malos tratos o conoces algún caso, sigue los consejos de esta guía o llama a alguno de los siguientes números de teléfono: 900 840 111 (teléfono de Euskadi) y 016 (teléfono del Estado); ambos son gratuitos y no dejan rastro en la factura, pero sí en el teléfono. Por lo tanto, asegúrate de borrarlo.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak