Gizartea -
Txertaketa-kanpaina
Pfizerren txerto gehiago iritsi dira EAEra; Modernarenak eta AstraZenecarenak, ez
Eusko Jaurlaritzak ez daki noiz jasoko dituen Modernaren eta AstraZenecaren dosiak. Gauzak horrela, Osakidetzako langileen txertaketa-kanpaina atzeratu egingo da.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Euskal Autonomia Erkidegoak Pfizer konpainiaren 19.890 txerto gehiago jaso ditu astelehen honetan. Alabaina, Moderna eta AstraZeneca enpresen dosirik ez da iritsi, Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Goizean, Gotzone Sagardui sailburuak berak iragarri du litekeena zela Modernak aste honetako entregan huts egitea, eta azkenean, hala izan da. Gauzak horrela, Osakidetzako langileen txertaketa-kanpainan atzerapena izango da.
AstraZenecaren lehendabiziko dosiak -19.600- joan den astean heldu ziren, baina astelehen honetan ez dute gehiago bidali. Konpainia britainiarraren txertoa, besteak beste, Ertzaintzako agenteei ezarriko diete.
Osasun Sailak oraingoz ez daki noiz jasoko duen bi enpresa-farmazeutiko horien dosi gehiago.