Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Gasteiz eta Araba ere, gune gorritik kanpo
Bizkaia da gune gorriari eutsi dion lurralde historiko bakarra, baina intzidentzia asko jaitsi da bertan. Gaur-gaurkoz, 100.000 biztanleko 504 kasu daude; eremu latzenetik irteteko hurbil dago, beraz.
L.Z. | EITB MEDIA
Gasteiz eta Arabako lurralde historikoa eremu gorritik atera dira gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaia da gune gorriari eutsi dion lurralde historiko bakarra, baina intzidentzia asko jaitsi da bertan. Gaur-gaurkoz, 100.000 biztanleko 504 kasu daude; eremu latzenetik irteteko hurbil dago, beraz.
Arabako datuei dagokienez, aldaketak izan dira, eta dagoeneko ez dago udalerri gorririk bertan, Agurain eta Gasteiz laranjaz baitaude, eta Amurrio eta Laudio horiz.
Bizkaian, honakoak daude eremu gorrian: Abadiño, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Santurtzi, eta Sopela. Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Barakaldo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. Azkenik, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Sestao, Trapagaran eta Zalla eremu horian daude.
Gipuzkoa eremu gorritik atera zen ostiralean. Dena den, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo eta Oñati. Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Deba, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz eta Zumarraga. Gune horian, Andoain, Azkoitia, Beasain, Deba, Mutriku, Ordizia, Villabona eta Zumaia daude. Bukatzeko, kolore berdea hartu du azken orduetan Lazkaok.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: