Gizartea -

Bizkaia

Mungiako etxebizitza batean lapurtu eta jabeari eraso egin diote zenbait pertsonak

Erasotzaileek armak zeramatzaten. Etxebizitza horretatik alde egin orduko, lapurretako batek emakume bati eraso egin dio.

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurpegia estalita eta armak zeramatzaten zenbait pertsonak lapurreta egin dute bart Mungiako etxebizitza batean. Gainera, jabeetako bati eraso egin diote.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du lapurretaren egileak identifikatu ahal izateko.

Esan bezala, etxebizitzatik ihes egin orduko, lapurretako batek emakume bati eraso egin dio. Erasoa gertatu den lekuan bertan artatu dute emakumea, eta ez dute ospitaleratu behar izan.

Inguruko hainbat ibilgailutatik lapurtutako materialarekin alde egin dute lapurrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Mungia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak