Gizartea -

Migrazio krisia

Aita Mari Mediterraneora abiatuko da Almeriatik

Ontzia hilabete hasieran zegoen itsasoratzeko prest zegoen, baina "ikuskapen zorrotzek" eraginda, gaur arte atzeratu da misioa.

Aita Mari Pasaian, iazko udan. Argazkia: EFE.
Aita Mari Pasaian, iazko udan.
Aita Mari Pasaian, iazko udan. Argazkia: EFE.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari, Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen ontzia, gaur bertan abiatuko da Almeriako Adra portutik (Espainia) Erdialdeko Mediterraneorantz. Italia eta Libia arteko ibilbidea du jomuga, azken honetako gatazketatik ihesi doazen pertsonei laguntzeko asmoz.

Ontzi humanitarioa hilabete hasieran zegoen itsasoratzeko prest, baina "bandera zuriaren protokoloaren eta Italiako agintariek SAR eremuan jarduteko baldintzetatik eratorritako ikuskapen zorrotzen" eraginez, gaur arte ezin izan da abiatu.

13 lagunek osatutako tripulazioak espero du "bost egunen buruan, betiere itsasoaren egoeraren arabera" iritsiko direla bilaketa eta erreskate gunera.

Aita Marik klinika bat du ontzian, antigenoen testak egiteko materialarekin eta EPIekin, covid-19-tik babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Italia Errefuxiatuak Aita Mari Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?