Gizartea -

Indarkeria

Adingabe batek eraso transfoboa jaso du Iruñerrian

Lau adingabek jo zuten parke batean, iraintzen zuten bitartean.

Eraso transfoboa pairatu du 11 urteko mutiko batek Iruñean

1:20

M.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe batek eraso transfoboa jaso zuen Iruñerrian otsailaren 7an, Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, eskualdeko parke batean izan zen erasoa: "Bere izaerarekin zerikusia zuten irainak oihukatzen zizkioten bitartean, lau adingabeko talde batek lurrera bota eta jipoitu zuen, lekuko batek gelditu zituen arte".

Adingabearen familiak lesio txostena eskatu zuen ospitalean, eta ondoren salaketa jarri zuen lesioengatik eta beste bat gorroto delituagatik, Foruzaingoaren aurrean.

Elkarteak azaldu du, eraso hori jaso ostean, biktimari "beldurra" ematen diola kalera ateratzea, "berriro erasotzaileekin topo egingo duelakoan".

Naizenek gaineratu duenez, "badakigu gure seme-alabak, direna direlako, irain horien biktima direla beste herritarrak baino gehiagotan".

Azkenik, elkarteak azpimarratu du familiaren erabakia izan dela kasuaren berri ematea, "agerian uzteko transexualen aurkako gorroto mezuek eragiten dituzten benetako ondorioak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak