Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Sailak eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda kaleratu du

Auzitegi Nagusiaren ebazpena dela eta, "gune gorrian" dauden udalerrietan tabernak irekitzea posible izango da, baina eskola edo talde kirola debekatuta izango dira eta apustuetarako lokalak itxita.

Oñatin neurriak zorroztuko dituzte
Oñatin neurriak zorroztuko dituzte
Oñatin neurriak zorroztuko dituzte

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 56 herritan, besteak beste, taldeko kirola eta eskola-kirola debekatuko dituzte bihartik aurrera, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "eremu gorrian" dauden udalerrietan tabernei eta jatetxeei irekitzeko baimena eman arrren, gainerako neurriek, hala nola joko eta apustuetarako establezimenduei eta lokalei eta kirolari dagozkienak, bere horretan jarraituko dute, eta orain arte bezala, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak hartuko dira kontuan.

Osasun Sailak ostegun honetan neurri gogorrenen eraginpean dauden udalerrien zerrenda kaleratu du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoa

Joan den astelehenean 84 udalerri zeuden eremu gorrian, eta gaur 56 dira. Hauek dira gune gorrian dauden 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

Araban bi dira: Gasteiz eta Agurain. Laudio eremu gorritik atera da.

Bizkaian 16 dira: Bilbo, Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Basauri, Bermeo, Derio, Durango, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Muskiz, Santurtzi eta Sopela. Zerrendatik atera dira: Barakaldo, Erandio, Galdakao, Gernika, Markina, Mungia, Ortuella eta Portugalete.

Gipuzkoan 17 dira: Donostia, Astigarraga, Azpeitia, Bergara, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte, Legazpi, Lezo, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Usurbil, Urretxu eta Zumarraga. Gune gorritik atera dira: Andoain, Hernani, Oiartzun eta Urnieta.

Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude:

Gipuzkoan: Mendaro, Ormaiztegi, Segura eta Zegama.

Bizkaian: Alonsotegi, Iurreta,  Lemoiz, Lezama, Loiu, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zamudio eta Zaratamo.

Araban: Aramaio, Guardia, Iruraiz-Gauna, Moreda Araba, Oion eta Urkabustaiz.

Eusko Jaurlaritzak astelehenetan eta ostegunetan argitaratzen ditu osasun egoerarik larriena duten udalerrien zerrenda. Arestian esan bezala, hiri eta herri horietan taldean eta eskoletan kirola egitea galarazita egongo da eta apustu-etxeak itxita izango dira.

Joan den urtarrilaren 25az geroztik, udalerri guztiak perimetralki itxita daude eta funtsezko eginkizunetarako soilik baimentzen dira joan-etorriak, hala nola, ikasteko, lanerako edo pertsonak zaintzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Errenteria bideoak Azkoitia Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian? EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak