Gizartea -
HILKETA GASTEIZEN
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Gasteizko hilketarekin lotuta
Erasoa arratsaldean gertatatu da, Flandes kalean, eta ustezko hiltzailea ordu batzuk geroago atxilotu dute. Biktimak 18 urte zituen.
EITB MEDIA
18 urteko mutil bat hil dute labankadaz arratsalde honetan Gasteizen, eta ordu batzuk geroago Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du hilketaren egilea delakoan.
Erasoa 16:00ak aldera gertatu da, Flandes kalean. Gaztea larri zaurituta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, eta bertan zendu da.
Lekukoen testigantzari esker, Ertzaintzak ustezko erasotzailea identifikatu du eta haren bila hasi da. 19:30 inguruan atxilotu dute hirian.
Ertzaintzak erasoa gertatu den ingurua miatu du eta ikerketa bat jarri du martxan hilketa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea