Gizartea -

IRUZURRAK

Erakunde batzuen izena erabiliz iruzur egiten saiatu direla ohartarazi dute

Banketxeek beren kanal ofizialetan eragiketak egiten ari direnean baino ez dituzte datuak eta sarbide-gakoak eskatzen.

Erakunde batzuen izena erabiliz iruzur egiten saiatzen ari dira. Argazkia:pixabay
Erakunde batzuen izena erabiliz iruzur egiten saiatzen ari dira.
Erakunde batzuen izena erabiliz iruzur egiten saiatzen ari dira. Argazkia:pixabay

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemian zehar Internet bidezko iruzurrak nabarmen ugaritu dira, eta gero eta gehiago dira "pishing" bidezko iruzur-kanpainak egiten ari direla dioten abisuak. ziberkriminalek, malware eta beste eraso zibernetiko batzuk sortzeko aprobetxatu dute krisia, erabiltzaileen datuak eta sarbide-gakoak bereganatzen saiatzeko.

Duela egun gutxi, esaterako, mezu elektroniko bidez egiten ari ziren iruzur-kanpaina bat antzeman dute. Kasu honetan igorlea "Diagnostico Preciso" delakoa da; ustez, "Prevenciona Salud" izeneko ekimen bat jarri dute abian, eta akordio horri esker erakundeko langileei eta senideei PCR proba bat doan egiteko aukera eskaintzen zaie. Iruzurra da.

Normalean, gisa honetako mezuak segurtasun-alertak edo opariak izaten dira, eta erabiltzailea azkar engainatzeko moduko mezuak, eta sarbide-gakoak ematera bultzatzen dute mezu-hartzailea. Bankuko identifikazio-orrira sar daitezen ahalegintzen dira, mezuan duten estekan klikatuz.

Baina esteka hori ez da benetakoa, iruzurgileak sortutako orri bat da normalean; ordezkatutako erakundearen orriaren kopia bat erakusten dio erabiltzaileari honek bertan bere sarbide-datuak bete ditzan. Horrela, iruzurgileak datu horiek ikusi egiten ditu eta, ondoren, bezeroa ordezkatzeko eta haren kontuetan sartzeko erabil ditzake.

Azken orduetan, bestalde, Kutxabankeko bezeroen hainbat mezu dabiltza bolo-bolo sarean, "txartelak lapurtzen" saiatzeko iruzur egiten ari direla ohartaraziz.

Partikular batek, adibidez, ohartarazten du banku-erakunde honen izenean mezu bat bidali diotela, esanez bere banku-txartela bere Itunes kontuarekin lotuko dutela eta horretarako kuota bat kobratuko zaiola. Mezuan Kutxabanken irudi korporatiboa ageri da, eta mezuarekin batera, esteka bat. Aurrera jarraituz gero, iruzurgileak bere helburua lortuko du, hau da, erabiltzailearen sarbide-gakoak eta datuak bereganatuko ditu.

Beste erabiltzaile batek ere esan duenez, banketxe beraren izenean mezu elektroniko bat iritsi zaio, eta "Kutxabankeko txartela desaktibatuta" duela esaten diote mezu horretan. Berriz aktibatu nahi izatera, esteka batean sartu behar duela adierazten zaio. Lotura edo esteka hori erabil dezakete ziberkriminalek txartela benetakoa den edo ez jakiteko, eta, behin txartela egiazkoa dela ziurtatuta, datuak lapurtu ahal izango ditu.

Kutxabankek ez ditu bi kasu horiek baieztatu, baina pandemian zehar "txartelak lapurtzeko" saiakerak ugaritu egin direla onartu dute. Hala ere, gogorarazi dute entitatetik datuak eta sarbide-gakoak kanal ofizialetan operatzen ari direnean soilik eskatzen dituztela, eta ezezagunen mezuak ez irekitzea gomendatu dute.

Ildo horretatik, bankuak aholku batzuk eman ditu horrelako iruzurrak saihesteko:

- Ez eman inori zure sarbide-datuak, ez txartelarenak, ezta kontuarenak ere. Kutxabankek soilik bere kanal ofizialetan eragiketak egiten ari zarenean eskatuko dizkizu datuak eta sarbide-gakoak.- Mezuaren bidaltzailea ezagutzen ez baduzu, ez zabaldu. Kontuz ibili larrialdiko informazioa duten edo COVID-19arekin zugana zuzendutako mezu elektronikoekin.

- Ezagutzen ez dituzun bidaltzaileen mezuetan fitxategiak atxikita badaude, ez ireki, eta ezagutzen ez duzun helbide elektroniko batetik edo SMS mezu bati lotura duten webgunerik ez bisitatu eta ez jaitsi.

- Interneten bidez erosketak egiten badituzu, sortu txartel birtual bat urruneko bankaren bidez. Egokitu txartelen mugak emango diezun erabileren arabera.

- Ez jaitsi ofizialak ez diren aplikazioak; izan ere, birusak izan ditzakete edo ordenagailuan kalteak eragin.

- Ez zabaldu sasi-informaziorik edo albistegi ofizialetatik ez datorren albisterik.

Bestalde, web-orria fidagarria den ala ez ziurtatzeko, hona hemen gomendio txiki batzuk:

- Web-orriaren izena bilatzaile batean idatzi. Berehala konturatuko zara egiazkoa den edo iruzurra den; izan ere, erabiltzaileek idatzitako iritzietan oso garbi ikusten da.

- Produktua bere prezioaren oso azpitik saltzen bada, normalean iruzurra izaten da.

- Ordaintzerako garaian aukeratzeko dauden aukeretan, soilik txartelaren bidez ordaintzeko aukera baduzu. (Ez dago Paypal bidez ordaintzeko aukerarik).

- Web-orrian bertan egoten den "harremanetarako" atalean klikatuz gero, ez dute telefono edo e-mail zehatzik ematen. Formulario txuri moduko bat jartzen dute kexak edo galderak egiteko.

- "Lege-testuak" (terminoak eta baldintzak, pribatutasun-politika, etab.), edo ez dira ematen edo gaizki idatzita daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE Iruzurrak bideoak Sare sozialak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak