Gizartea -
Nafarroa
Tuterako bi adingabe zigortu dituzte auto bati arrautzak botatzeagatik
Erasoa Tarazonako errepidean gertatu da, eta auto-gidariak eman dio poliziari gertatutakoaren berri.
EITB MEDIA
Poliziak bi gazte identifikatu ditu igande honetan Tarazonako errepidetik zihoan kotxe bati arrautzak jaurtitzea egotzita. Arrautza jaurtiketa 20:20 inguru izan zen, hilerritik gertu dagoen errepide tartean, eta adingabeek egindakoa aitortu zuten.
Auto-gidariak gertatutakoaren berri eman eta berehala lokalizatu zituen poliziak gazteak. Harrapatu zituztenean, bakoitzak hiru arrautza zituen poltsikoetan.
Zigorra jarriko dietela jakinarazi diete bai gazteei bai horien gurasoei, eta kaltetutako kotxearen gidariak salaketa jartzeko asmoa duela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea