Gizartea -

KORONABIRUSA

Laudion, Gorlizen, Usurbilen eta Oiartzunen murrizketa gehiago izango dituzte

Udalerri horietan, ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki. Gainera, eskola-kirola eta taldekako kirola debekatuko da.

Laudion tabernak itxiko dira bihartik aurrera. Argazkia: Iñaki Artetxe EiTBko erabiltzailea
Laudion tabernak itxiko dira bihartik aurrera.
Laudion tabernak itxiko dira bihartik aurrera. Argazkia: Iñaki Artetxe EiTBko erabiltzailea

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 84 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan, eskola-kiroleko entrenamendurik ere ez da izango gaurtik aurrera. EAEko hiriburuek murrizketa berdinekin jarraituko dute. Lehendakariaren dekretuan jasotako neurri gogorrenak dira.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira:

Gipuzkoan: Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga.

Bizkaian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Sopela.

Araban: Laudio, Gasteiz eta Agurain.

Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude:

GipuzkoanAduna, Aia, Anoeta, Irura, Mendaro, Ormaiztegi, Segura, Zerain eta Zizurkil.

Bizkaian: Alonsotegi,  Etxebarri, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Iurreta, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar eta Zamudio.

Araban: Aramaio, Asparrena, Berantevilla, Donemiliaga, Bastida, Guardia, Erriberabeitia, Guardia, Moreda Araba, Oion, Urkabustaiz, Iekora eta Zuia.

Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.

Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Errenteria bideoak Azkoitia Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian?