Gizartea -

Abisu horia

Uholdeak izan dira Lekeition eta luiziak Zarautzeko eta Bermeoko errepideetan

N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon. Alonsotegin Cadagua ibaia hainbat puntutan bidetik atera da. 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Zarauzko luiziaren inguruan kaleratutako mapa.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Zarauzko luiziaren inguruan kaleratutako mapa.
Goizean gogotik bota du eta euriak arazo ugari sortu ditu

1:26

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean gogotik bota du eta euriak arazo ugari sortu ditu. Uholdeak izan dira Lekeition (Bizkaia). Alonsotegin Cadagua ibaia oso hazita eta hainbat puntutan bidetik atera da. Erandion aldiz, ur putzuak izan dira oztopo, eta Asua auzoan Ertzaintzak bidea moztu behar izan du. Denboraleagatik suhiltzaileek dozenaka irteera egin behar izan dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak amaitutzat eman du azken orduetan prezipitazio handiengatik indarrean egon den abisu horia. Gauerditik, 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.

Emandako datuen arabera, puntu hauetan metatu da kantitate gehien orduko: Añarbeko neurketa-puntuan 14,6 l/m2, Miramongo neurketa-puntuan 13,6 l/m2, Berriatuko neurketa-gunean 13,1 l/m2 eta Oletako neurketa-puntuan 10,5 l/m2.

Prezipitazio handiengatiko abisua indargabetu arren, hurrengo orduetan euria egiten jarraituko duela aurreikusten da. Prezipitazio gutxi espero da, eta tarteka arina isurialde atlantikoan eta bereziki ekialdean.

Euria Donostian. Argazkia: EFE

Euria Donostian. Argazkia: EFE

N-634 errepidea itxi dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon, luiziengatik

Harri eta lokatz jausiak izan dira larunbat honetan, eta N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen (Gipuzkoa) eta BI-631 Bermeon (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Zarauzko lur-jausia 14:30ak pasatxo zirenean gertatu da, N-634 errepideko 20,5 kilometroan. Zirkulazioa 15:00etan itxi dute bi noranzkoetan, eta Udaltzaingoak trafikoa Meagas gainetik desbideratzeko dispositiboa ezarri du.

15:00ak pasata, lur jausia izan da Bermeoko BI-631 errepideko 32,6 kilometroan, eta zirkulazioa eten behar izan dute han ere. BI-301 errepidetik Bakiora eta BI-2101 errepidetik Mungiara bideratzen ari dira joan-etorriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bermeo Erandio bideoak Bizkaia Gipuzkoa Denboraleak albisteak Zarautz Eguraldia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio argazkiak Albisteak Uholdeak 634 errepide nazionala Ekaitzak Lea-Artibai eskualdea Luiziak