Gizartea -
Koronabirusa
Positibo berriak dezente jaitsi dira Nafarroan, 171raino
Bezperan baino 54 covid-19 kasu gutxiago diagnostikatu dira. Positibitate tasa % 6,1ekoa izan da.
EITB Media
Apurka apurka, behera egiten ari dira covid-19 kutsatzeak Nafarroan. Gobernuak eman berri dituen behin-behineko datuen arabera, 171 positibo atzeman dituzte ostiral honetan egindako probetan, bezperan baino 54 kasu gutxiago.
Zehazki, 2.810 proba diagnostiko egin dituzte eta horietatik % 6,1 positibo izan dira (% 6,9koa zen bezperako datua).
Osteguneko (225) eta asteazkeneko (229) datuekin alderatuta, beherakada nabarmena izan da. Asteartean 167 izan ziren, astelehenean 191, igandean 161 eta larunbatean 182. Bestalde, joan den ostiralean, konparazioa egiteko, 196 kasu berri atzeman zituzten.
Halaber, atzo hiru pertsona hil ziren: 86 eta 89 urteko bi emakume eta 61 urteko gizon bat, eta aurreko egunetan 96 urteko gizon bat hil zela jakinarazi zuten. Nafarroan, beraz, 1.052 pertsona hil dira covid-19arekin, pandemia hasieratik.
Gaur egun 192 pertsona daude ospitaleratuta covid-19rekin, eta horietako 32 ZIUn daude (atzo baino bat gehiago).
Txertaketari dagokionez, 1.765 dosi jarri ziren atzo. Nafarroako Gobernuak jasotako 34.795 txertoetatik 33.880 jarri ditu, eta orain arte, 10.467 pertsonek osatu dute txertaketa osoa, bi dosiak jarrita.
91 kasu aktibo adinekoen egoitzetan
Nafarroako adinekoen egoitzetan 91 kasu aktibo daude gaur egun. Zortzi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, 19 Andosillako eta Iruñeko bitarteko zentroetan daude, eta gainerakoak egoitzetan ari dira pasatzen ari dira gaixotasuna.
Andosillako egoitzan 24 kasuko agerraldia izan dute, baina 21 sintomarik gabe gaude eta bakarra ospitaleratu behar izan dute. Amma Mutilva adinekoen egoitzan, berriz, 8 positibo baieztatu dituzte (178 pertsona bizi dira zentroan) baina positibo guztiak asintomatikoak dira, txertoaren bigarren dosia duela 10 egun hartu ondoren.
Zangotzako erresidentziari dagokionez, 16 pertsonak positibo eman dute. Guztiak txertoaren bigarren dosia jasotzeko zain zeuden.
Ikasleen % 3,10 konfinatuta
Bestalde, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 1921 ikasle daude euren etxeetan bakarturik une honetan (% 3,10).
Ikasgelei dagokionez, 52 ikastetxetak 95 gela konfinaturik daude (% 2,72).
947 kasu Euskal Autonomia Erkidegoan
Covid-19aren pandemiak 947 positibo berri utzi ditu azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko egunean baino 26 gehiago, eta positibotasun tasa % 5,9tik %6,2ra igo da.