Gizartea -

KORONABIRUSA

Gasteizko Judimendi HLHIk hezkuntza-jarduera presentziala eten du

Gasteizko zentroak bertan behera utzi du aurrez aurreko hezkuntza-jarduera, 12 ikasgeletan covid-19 kasuak atzeman ostean. Gaur egun, 203 ikasgela daude itxita EAEn.

Judimendi HLHI. Argazkia: Judimendi HLHI
Judimendi HLHI
Judimendi HLHI. Argazkia: Judimendi HLHI

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Judimendi Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroak (180 ikasle ingurukoa) bertan behera utzi du aurrez aurreko hezkuntza-jarduera, 12 ikasgeletan covid-19 kasuak atzeman ostean. Judimendi da EAEn covid-19agatik itxita dagoen ikastetxe bakarra.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur 12:00ak arte eguneratutako datuen arabera, 203 gela daude itxita Euskadin, aurreko egunean baino zortzi gutxiago. Ikasgelaren bat itxita duten zentroak 121 dira, aurreko egunean baino 14 gutxiago.

EAEko hezkuntza sistemak 2020-2021 ikasturtean dituen 17.554 ikasgelen (bi urte eta unibertsitatez kanpoko hezkuntza artekoak) % 1,16 itxita daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hezkuntza Osasunari buruzko albisteak Umeak Koronabirusa Bigarren alarma-egoeraren amaiera