Gizartea -

Koronabirusa

AstraZenecaren txertoa 65 urtetik gorako pertsonei ez jartzea aztertzen ari dira

Sendagaien Europako Agentziak 18 urtetik gorako pertsonei ematea gomendatu zuen, baina AstraZenecak ez du entsegu klinikorik egin 65 urtetik gorakoen artean. Erabakia asteazkenean hartuko dute.

Fernando Simon. Argazkia: EFE
Fernando Simon.
Fernando Simon. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Simon Espainiako Osasun Larrialdietarako Zentroaren koordinatzaileak iragarri duenez, litekeena da AstraZenecak covid-19ari aurre egiteko garatu duen txertoa 65 urtetik gorako pertsonei ez jartzeko erabakia hartzea Osasun Ministerioak.

Sendagaien Europako Agentziak joan den ostiralean eman zion bere oniritzia AstraZenecaren txertoa 18 urtetik gorako pertsonei jartzeari. Alabaina, Alemaniak 65 urtetik gorakoei ez ematea gomendatu du, adin horretatik aurrera txertoak duen eraginkortasunari buruzko datu nahikorik ez dagoela iritzita.

Pandemiaren bilakaerari buruzko datuak emateko egin duen agerraldian Simonek gogora ekarri duenez, enpresa farmazeutikoak ez zuen entsegu klinikorik egin adinekoekin. Beraz, "litekeena da entseguetan parte hartu duten talde gazteagoetan erabiltzeko gomendatzea", erantsi du.  

Txertoei buruzko batzordea astearte honetan bilduko da gaia aztertzeko eta Osasun Publikoaren Batzordeak asteazkenean hartuko du behin betiko erabakia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Alarma egoera Adinekoei buruzko albisteak