Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Normaltasuna mugako pasabideetan, murrizketa berriak indarrean sartu arren

Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira joateko, PCR negatiboa erakutsi beharko da nahitaez, langileen eta garraiolarien kasuan izan ezik.

Frantziako Poliziaren kontrola Santiago zubian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Frantziako Poliziaren kontrola Santiago zubian
PCR proba negatiboa erakustea ezinbestekoa de Iparraldera zeharkatzeko

1:22

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzoz geroztik Frantziara sartzeko baldintzak gogorragoak badira ere, trafikoari dagokionez ez da aparte gorabeherarik izan Gipuzkoa eta Lapurdi arteko pasabideetan.

Santiagoko zubian, Hendaia eta Irunen artean, goizeko lehen orduan Frantziako Poliziak jarritako kontrolak auto ilarak eragin ditu. Gerora, ordea, arazoak gutxitu egin dira. AP-8an, Biriatun, trafikoa arina izan da goizean. Behobian eta Santiagoko zubian Frantziako Poliziak operatibo bana jarri du martxan, bertara igaro nahi zutenak kontrolatzeko. Beste noranzkoan, berriz, ibilgailuak eta oinezkoak arazorik gabe mugitu ahal izan dira. 

Frantziako Gobernuak zorroztu egin ditu herrialdean sartzeko neurriak. Orain, errepidez edo trenez bertara igarotzeko ere 72 ordu lehenago egindako PCR negatiboa erakutsi behar da. Orain arte, itsasoz edo hegazkinez iristen zirenei soilik eskatzen zitzaien.

Aipaturiko neurri horrek ez die eragiten ez mugaz gaindiko langileei eta ezta garraiolariei ere.

Gainera, 30 kilometroko eremuan bizi direnak ere PCR negatiboa erakustetik salbuetsita egongo dira.

Ez da posible, justifikaziorik gabe, Irundik Hendaiara igarotzea; aldiz, Hendaiatik Irunera, bai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Iparraldea berriak Baionako albisteak Biarritz Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia argazkiak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Irun Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Zuberoa azken ordukoa Koronabirusa Nafarroa Behereko berriak