Gizartea -
Desagerpena
Hondarribian itsasora eroritako arrantzalea bilatzeko lanak, bertan behera
Beste arrantzale batek ohartarazi duenez, olatu batek eraman du itsaslabarretan zegoen arrantzalea.
agentziak | eitb media
Ertzaintza, Itsas Salbamendua eta Gurutze Gorria arrantzale baten bila aritu dira gaur Hondarribiko uretan, ustez olatu batek botata urak eraman ostean. Gaua egin denean, hala ere, lanak bertan behera utzi dituzte ostiral goizera arte.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko hirurak aldera jaso dute deia gertakariaren berri emanez. Olatu batek Hondarribiko itsaslabarretan arrantzan ari zen gizon bat eraman eta desagerrarazi duela ohartarazi du abisua eman duenak.
Larrialdietarako zerbitzuak martxan jarri dira, eta inguruetan bila aritu dira, baita airetik ere, helikopteroz.