Gizartea -

Europar Batasuna

Bruselak txertoen esportazioak eragozteko mekanismo bat sortu du

Mekanismoa ez zen existituko "mundu ideal batean", baina Bruselak bere burua zaintzeko "beharra" ikusi du AstraZeneca enpresa britainiar-suediarrarekin izaten ari den lehia dela eta.

Pfizerren txertoa. Argazkia: Efe
Pfizerren txertoa. Argazkia: Efe
Bruselak txertoen esportazioak eragozteko mekanismo bat sortu du

1:5

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Europar Batasunean covid-19ari aurre egiteko ekoitzitako txertoak beste herrialde batzuetara esportatzea eragoztea ahalbidetuko duen "premiazko" mekanismo bat sortu du.

Mekanismoa ez zen existituko "mundu ideal batean", baina Bruselak bere burua zaintzeko "beharra" ikusi du AstraZeneca enpresa britainiar-suediarrarekin izaten ari den lehia dela eta. Izan ere, AstraZenecak adostutako txerto kopuruaren % 25 emango dio EBri, eta horren aurrean, "premiazko neurriak" hartu behar izan omen dituzte.

"Gardentasun" mekanismo hori berehala ezarri nahi dute (xehetasun batzuk argitutakoan), eta 2021eko lehenengo hiruhilekoan egongo da martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Gaixotasunak albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Txertoak Koronabirusa Industria farmazeutikoa Sendagaiak