Gizartea -

Koronabirusa

"Konfinamendu zorrotza", Frantziako Gobernua aztertzen ari den aukeren artean

Koronabirusaren hirugarren olatuari aurre egiteko etxeratzeko agindua 18:00etara aurreratzea ez dela nahikoa izan ondorioztatu du, eta "eszenatoki desberdinak" ditu eskuartean.

Liburudendak, itxita, Parisen. Argazkia: Efe
Liburudendak, itxita, Parisen. Argazkia: Efe
Liburudendak, itxita, Parisen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak ondorioztatu du ez dela nahikoa izan etxeratzeko agindua 18:00etara aurreratzea koronabirusaren hirugarren olatuari aurre egiteko, eta "eszenatoki desberdinak" ditu eskuartean, tartean "konfinamendu zorrotza".

Gabriel Attal Gobernuaren bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren ostean azaldu duenez, Emmanuel Macron presidenteak "azterketa gehigarriak" eskatu ditu behin betiko erabakia hartu aurretik (berez asteazken honetan hartu behar zuen).

Hainbat aukera daude mahai gainean, Attalen arabera, "egungo egoerari eustetik konfinamendu erabat zorrotzera". Hala ere, "zail" ikusten du egungo murrizketak ez gogortzea, etxeratzeko aginduaren eragina apartekoa ez dela izan ikusita, telebista publikoak zabaldu duenez.

Gobernuak astelehenean iragarriko ditu neurriak beranduenera jota, izan ere, aldaera berriarekin kutsatzeak bizkortzen ari dela uste du. Britainia Handiko aldaerarenak dira kutsatzeen % 10 inguru Parisen eta inguruan, eta Estatu osoan 3 milioi kasu atzeman dituzte jada.

Azken 24 orduetan 26.916 positibo atzeman dituzte, eta 3.106.859ra iritsi da positibo kopurua osasun krisia hasi zenetik. Gainera, atzo 351 pertsona hil ziren gaitzak jota (guztira 74.456 pandemia hasi zenetik).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Paris Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Macronen Gobernua