Gizartea -

KORONABIRUSA

200 positibotik behera atzeman dituzte berriro Nafarroan

Guztira, 179 positibo berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan.

Estafeta kalea, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Estafeta kalea, Iruñean
Estafeta kalea, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunean behera egin du positibo kopuruak Nafarroan eta 200eko langatik behera jaitsi da. 179 kutsatze zenbatu dituzte azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, astearte honetan 3.514 proba diagnostiko egin dituzte (bezperan baino 541 gehiago), eta horietatik % 5,1 positibo izan dira. Hala, positibotasun tasa ia hiru puntu jaitsi da.

Kasu gehien atzeman dituzten udalerri eta guneei dagokienez, Barañain (10) eta Iruñeko Zabalgunea dira denen buru.

Astelehenean zortzi hildako eta 246 positibo jakinarazi zituzten. Guztira, 2.973 proba diagnostiko egin zituzten eta horietatik % 8,3 positibo izan ziren.

Era berean, koronabirusak eraginda, 89 pertsona hil dira Euskadin azken astean, hilaren 18tik 24ra doana, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Aurreko astearekin alderatuz gero, heriotza kopurua hazi egin da, 27 hildako gehiago izan baitira.

Eguneko datuei dagokienez, asteartean 15.837 test diagnostiko egin dira (astelehenean baino 2.122 gehiago), eta, haietatik, 1.104 positiboak izan dira, bezperan baino lau gehiago. Hori horrela, positibotasun tasa % 8an kokatu da (aurreko egunarekin alderatuta, puntu bat jaitsi da).

Bestalde, Espaniako Estatuari dagokionez, Osasun Ministerioak 40.285 positibo berri eta 492 hildako gehiago jakinarazi ditu asteazken honetan, eta azken 14 egunetan 899,93 kasu izan dira ehun mila biztanleko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia Osasunari buruzko albisteak Sendagileen albisteak Erizaintza albisteak Medizinak albisteak Txertoak albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa COVID fokuak Lehen Arretako zentroak Nafarroako Osasun Zerbitzua