Gizartea -

KORONABIRUSA

Urkulluk "pena eta amorrua" sentitu ditu txertaketa irregularraren aurrean

Lehendakariak esan du guztiz gardena eta zintzoa izan beharra dagoela txertaketa-prozesuaren kudeaketan.

Urkullu
Urkullu
Tristuraz eta amorruz hartu du lehendakariak Basurtun eta Santa Marinan gertatutakoa

1:32

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du "pena eta amorrua" sentitzen dituela pertsona batzuek covid-19aren aurkako txertakeraren aurrean izan duten jarrerarekin, esaterako, Bilboko Basurto eta Santa Marina ospitaleetako zuzendariek. Eduardo Maizek eta Jose Luis Sabasek, kargua utzi behar izan zuten txertoa hartzeagatik. Horren aurrean, Urkulluk konpromisoa agertu du Gobernuak prozesu hori "ahalik eta zorroztasun, gardentasun eta zintzotasun handienarekin kudeatzeko", "kolektiboei lehentasuna emateko".

Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, Urkulluk azaldu du bai pertsona gisa eta baita lehendakari gisa ere "pena, mina, tristura eta amorrua" sentitzen dituela Maiz eta Sabas bezalako kasuen aurrean, eta gogorarazi du "identifikatuta daudela txertoa eman behar zaien lehentasunezko kolektiboak". Gaineratu du "protokolo argiak direla", eta horietan ez direla zuzendaritza-karguak sartzen.

"Gizarte osoari eragiten dion egoera baten aurrean gaude eta hori nola kudeatu jakin behar dugu. Gobernuaren konpromisoa da ahalik eta zorroztasun handienarekin kudeatzen saiatzea", ziurtatu du.

Hori dela eta, txertaketa prozesuaren kudeaketan "guztiz gardenak eta zintzoak" izatea beharrezkoa dela esan du. "Eta identifikatuta daude talde horietatik eta ezarri diren protokoloetatik aldentzen den orok pena handia eragiten digu, amorru sentsazioa", gaineratu du.

Bestalde, Santa Marina ospitaleko langile guztiei txertoa jarriko zitzaiela bazekiela esan ezean, Gotzone Sagardui Osasun sailburua kargutik kenduko duen galdetuta, asteazken honetan Eusko Legebiltzarrean gai horren inguruan sailburuak agerraldia egin arte itxaron behar dela esan du.

Bien bitartean, Gotzone Sagarduik esan du txertoa hartu duten pertsonek bigarren dosia jasoko dutela, "osasun tratamendua" delako.

"Lehen dosia jaso duten pertsonek, Euskadik duen estrategiaren barruan, bigarren dosi bat bermatuta dute, txerto mota bakoitzerako ezarritako jarraibide teknikoei jarraituz, 21 egunetan Pfizer bada eta 28 egunetan Moderna bada", berretsi du.

Aldaera britainiarraren kasuak ugaritu egin dira

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, azken informazioen arabera, Erresuma Batuko koronabirus aldaera berriaren kasuek gora egin dute EAEn. 24 kasu atzeman dituzte eta, azaldu duenez, oraingoz ez hedapena handia ez bada ere, ondorengo egunetan horien eragina" pixkanaka "handitzea" espero dute, "ertuko beste leku batzuetan eta Europako herrialde askotan gertatzen ari den bezala ".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Zientzia berriak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizaintza gaur Sendagaiak Txertoak azken ordukoa Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak Osasunbidea