Gizartea -

Trafikoa

5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbo parean, Galdakaoko noranzkoan

07:45ean gertatu da ezbeharra, eta kolpearen ondorioz pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, zaurituta.

5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbon. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbon
5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbon. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuren arteko trafiko istripua izan da A-8 autobidean, Bilbo parean, Galdakaoko noranzkoan.

Istripua 06:45ean gertatu da, 5 kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu, eta kolpearen ondorioz zauritu den pertsona bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Bi errei itxi dituzte, eta garabi bat bertaratu da ibilgailuak errepidetik kendu eta bidea garbitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Galdakao Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Gurutzetako ospitalea