Gizartea -

HEZKUNTZA

EHUko errektore kargua hartu du Eva Ferreirak

Goizean Lehendakaritzan egin den kargu-hartze ekitaldian, ezagutza zientifikoaren eta ikerketarako gaitasunaren beharra nabarmendu ditu errektore berriak.

Iñigo Urkullu, Eva Ferreiraren kargu-hartze ekitaldian. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Iñigo Urkullu, Eva Ferreiraren kargu-hartze ekitaldian
EHUko errektore kargua hartu du Eva Ferreirak

1:48

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eva Ferreirak EHUko errektore kargua hartu du, gaur goizean, Lehendakaritzan egin den ekitaldian.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela egin dute kargu-hartze ekitaldia. Eva Ferreirak Nekane Balluerka ordezkatuko du, azaroaren 26an EHUko errektorea aukeratzeko egin ziren hauteskundeetan babes zabala eskuratu ostean.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte Balluerkaren kargu-uztea eta Ferreiraren izendapena.

EHUko errektore kargua hartu berritan egin duen lehen hitzaldian, ezagutza zientifikoaren eta ikerketarako gaitasunaren beharra nabarmendu ditu. Haren hitzetan, "ilusioz, harrotasunez eta umiltasunez" hartu du kargua. Gaineratu duenez, kargu publiko bat bere gain hartzea ez da "pribilegio bat eskuratzea", "gizarteari zerbitzua emateko" ekintza bat baizik.

Urkullu lehendakariak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Nekane Balluerka aurreko errektoreari, bere "bokazioagatik, konpromisoagatik eta lanagatik". Lehendakariaren esanetan, pandemia garaian Balluerkaren lantaldeak egin duen lanari esker posible izan da aurrez aurreko hezkuntza mantentzea, "garai zail hauetan ikasleentzat, familientzat eta gizartearentzat funtsezko zerbitzua dena". Halaber, animoak eman dizkio Ferreirari abiatu duen "etapa berri" honen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu EHU Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Eva Ferreira