Gizartea -

KORONABIRUSA

Arantxa Tapia sailburuak positibo eman du covid-19an eta konfinatuta dago etxean

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiro sailburuak eztul arina du. Ostegunean jakin zuen positibo zela.

Arantxa Tapia Euskadi Irratiko Faktoria saioan egon zeneko artxiboko argazkia.
Arantxa Tapia Euskadi Irratiko Faktoria saioan egon zeneko artxiboko argazkia.
Arantxa Tapia Euskadi Irratiko Faktoria saioan egon zeneko artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiro sailburuak positibo eman du covid-19an eta konfinatuta dago etxean, sintoma arinekin.

Departamendutik jakitera eman dutenez, ostegunean izan zuen positiboaren berri eta etxean da geroztik. Eztul pixka batekin dago, antza denez.

Astelehen honetan, urtarrilak 25, jakingo omen du noiz arte egon behar duen konfinatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa