Gizartea -

Koronabirusa

Euskadi Pfizer txertoaren 'seigarren dosia' erabiltzen ari da posible denean

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak zehaztu duenez, potean geratzen den hondarra dosi bat osatzeko nahikoa ez denean, ez dute seigarren dosia ematen, “segurtasun bermeak betetzen ez dituelako”.

Txertaketa. Artxiboko argazkia: Irekia
Txertaketa. Artxiboko argazkia: Irekia
Nola kudeatzen da txertoen bialetan soberan dagoena?

1:36

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak baieztatu duenez, Osakidetza Pfizer txertoaren "seigarren dosia" erabiltzen ari da, konpainiak aurreikusitako bost dosiak eman ondoren potean geratzen den hondarra beste dosi bat osatzeko nahikoa denean, hau da, "segurtasun bermeak" betetzen direnean.

LABIren aholku batzordea bildu ostean emandako prentsaurrekoan, Pfizer konpainiaren txertoa nola ematen ari diren galdetu diote Sagarduiri.

“Potoei etekin handiena ateratzeko”, Pfizerrek gomendatutako xiringa mota “lehen unetik” erabiltzen ari direla ziurtatu du Sagarduik.

Hala ere, txertaketa poto bakoitzeko sei dosirekin hasi ez zela gogorarazi du agintariak, bostekin baizik, txertoaren fitxa teknikoak hori azaltzen zuelako. “Seigarren dosi bat erabilgarria zela onartu duten arte, guk aurreko eskema zehatz-mehatz bete dugu”, adierazi du sailburuak.

Txertoaren erabilpen “progresiboan”, poto “gehienetatik” seigarren dosi bat lortzea posible dela ikusi dute. Hala ere, seigarren dosia lortzea beti posible ez dela azpimarratu du, nahiz eta kasu “gehienetan” bai.

“Egitea posible den kasu guztietan, seigarren dosia erabiltzen ari gara, berme teknikoek ahalbidetzen dutenean eta adituek horretarako baimena eman dutenean”, errepikatu du.

Potean geratzen den hondarra dosi bat osatzeko nahikoa ez denean, ez dute seigarren dosia ematen, “segurtasun bermeak betetzen ez dituelako”, nabarmendu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Bigarren alarma-egoeraren amaiera Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea LABI